‘Euskal itsasbazterrak’ natur irteerak
2018/11/09 - 2018/11/10
Ziburu eta Hendaia
Lapurdi
Natura
AIPAMENAK

Naturarekin harreman zuzenean egoteko bi hitzordu izango dira Ziburun eta Hendaian azaroaren 9 eta 10ean, ‘Euskal itsasbazterrak’ egitarauaren baitan.

Batetik, azaroaren 9an, Bordagain-Untxin ibilbidea egingo da. Familia ibilaldi hau garai bateko xendran zehar ibiliko da hiri erdiko ikusmirak ezagutarazteko. Irteera Ziburutik emango da.

Bestetik, azaroaren 10ean, lur eta ur arteko bidean jorratuko den bizikleta ibilbidea ospatuko da. Hendaiatik aterako da taldea eta Hondarribiako alde zaharrean eta portuan eguna luzatu ondoren itzulera itsasontziz egingo da.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Ziburu eta Hendaia
Lapurdi
OSAGARRIAK