Neguko arte azoka
2018/12/13 - 2019/01/14
Gasteiz
Araba
1226_kul_azoka
AIPAMENAK

Artearen salerosketari bultzada eman eta Arabako artisten erakusleiho izateko jaiotako ekimena da Neguko arte azoka. Enebada galeriak eta ARTgia sorgune & aretoak indarrak batu dituzte berriro ere azoka sustatzeko.

Erakusketa ARTgia sorgune & aretoan egongo da zabalik urtarrilaren 14ra arte. «Artisten erakusleiho izateko jaio ginen, artistaren eta publikoaren artean zubi berriak sortzeko eta artea oparitu nahi dutenentzako aukerak parez pare zabaltzeko», azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak.

Hemezortzi dira orotara erakusketa honetan parte hartu duten artistak, besteak beste, Nerea Mauleon, Ania Buruaga, Kruzart, Eduardo Urra, Irantzu Lekue, Sonia Ruiz de Arkaute, Eduardo Alsasua, Bildotsne Arrizabalaga, Nathangar Skateboards, Aitor Salazar, Alessandro Zobaranne, Adriano Berera, Angel Ramirez eta Ines Ortiz de Zarate.

KOKAPENA
Jose Lejarreta Kalea, 41
ARTgia sorgune & aretoa
Gasteiz
Araba