Nevadah disko berria aurkezten Plateruenan

Data

23.01.28 - 23.01.28

Lekua

Bizkaia - Durango

Nevadah taldearen formazio berria.
Nevadah taldearen formazio berria. (Ibon Urizar)

Nevadah talde bizkaitarrak disko berria aurkeztuko du larunbat honetan Durangoko Plateruena antzokiaren agertoki gainean. Plateruena antzokia aro berri batean sartu da eta taberna bezala itxita dagoen arren, hilabetean behin kontzertu bat programatzen hasi da. Urtarrilaren 28an Durangaldeko Nevadah taldearen txanda izango da, eta emanaldian berriki kaleratu duten ‘Still Goes On’ diskoa aurkeztuko dute. Kontzertua John Dealer & The Coconuts taldeak zabalduko du, eta hamar euroren truke eskuratu daitezke sarrerak Kutxasarrerak atari digitalean.

Aro Berria

Nevadah 2014. urtean Durangaldean sortutako taldea da. Musikalki rock and rolla, garajea eta blues doinuak jorratzen dituzte, eta kontzertu bero eta izerditsuak eskaintzen ditu bandak. Musika bidean taldekide aldaketak jasan dituzte eta aro berri honetan taldea horrela osatua dago: Ekhi Arrieta (ahotsa), Liher Arteaga (gitarra), Jon Agirrebeitia (gitarra), Anartz Ugarte (baxua) eta Pello Baños (bateria).

‘Still Goes On’ disko berria Lorentzo Records estudioan grabatua izan da eta taldearen zortzi kantu berri biltzen dira bertan. Taldekide berriek musika norabide berriak ekarri dituzte, eta sustraietatik aldendu gabe, Nevadah taldearen musika berrikuntzekin dator.

Larunbatekoa rock&roll gaualdi beroa izango da. Azken garaian zeresan asko ematen ari da John Dealer & The Coconuts talde legazpiarra, eta talde ezin egokiagoa da gaualdia hasteko. Kontzertua borobiltzeko Nevadah taldearen aro berriko lehen emanaldia, non, eta etxean! Ezin da gehiago eskatu.

Kokapena

Plateruena antzokia
Landako gunea
Durango. Bizkaia

Loturak