#nibiziNAIZni, bizipoza NAIZ+en
2018/06/22 - 2018/09/15
Zenbait herrialde
Buzeatze
AIPAMENAK

NAIZ Plusek lehiaketa proposamena dakar uda honetarako. #nibiziNAIZni leloari helduta, uda giroari eta bizipozari leihoa irekitzeko asmoz antolatu du egitasmoa.

Partaide bakoitzak nahi beste irudi, bideo edo argazki igorri ditzake zozketan parte hartzeko, ondoko helbidera: nibizinaizni@naiz.eus helbide elektronikora edota Portuetxe, 23-2a. 20018 Donostia helbidera. Argazkiak jasotzeko azken eguna irailaren 15a izango da.

Jasotzen diren argazki guztiak naiz.eus/naizplus-en –eta bere sare sozialetan– izango dira ikusgai. Horietako batzuk gainera, Zazpikan argitaratuko dira udako igandeetan. Parte hartu dutenen artean sari ederrak bananduko dira: bi bidaia Europako hiri batera, bi eguneko egonaldia hotel batean eta baxera bat.

KOKAPENA
Zenbait herrialde