NØGEN Donostiatik Santurtzira

Data

21.06.11 - 21.06.11

Lekua

Bizkaia - Santurtzi

nogen

Kontzertuen eskaintza eta agenda handitzen ari da zorionez. Ordutegiak luzatzen ari dira, eta taldeek gero eta aukera gehiago izango dituzte kontzertuak eskaintzeko. Zaleek ere, herritik atera, ordutegia luzatu, planak egin eta musikaz gozatzeko motiboak soberan. Nogen Santurtziko Serantes aretoan arituko dira ekainaren 11an, ostiralez. Kontzertua iluntzeko 20.00etan izango da, eta bukatutakoan oraindik lagunekin egoteko tarte lasaia izango duzu, beste bat hartzeko parada eta guzti. Astetik astera aldatzen ari dira kontuak, eta horrek dudarik gabe eragingo dio gure kultur eskaintzari ere.

Herrialde ezbedinetako kontzertuak ekarri nahi ditugu agendaren tarte honetara, eta Serantes aretoak ere ahalegina egin du gazteen gustukoa den musika taldea Santurtzin eskaintzeko. Oraindik sarrerak salgai daude, eta Donostiko pop folk doinuen jarraitzaileak Euskal Herri osoan daude barreiaturik. Beraien doinuek ez dute mugarik, eta garai batean punkaren eremu izandako Santurtzik ere, atsegin handiz hartuko ditu popa eta folk modernoena uztartzen dituen proposamenak.

Iaz, pandemiaren erdian aurkeztu zuen Nogen taldeak ‘Under alt’ lana, naiz kontzertuetan beraien doinuekin gozatzeko parada izan genituen, eta gerora hainbat lekutan jotzeko aukera izan dute. Oraindik, zutik jarri eta bere doinuetaz gozatzeko tarte bat falta den arren, Santurtziko Serantes aretoko aulkietan jezarriko direnek, aupada bat edo beste egingo dute, doinu atsegin hauekin batera jauzi egiteko.

Kokapena

Serantes kultur aretoa
Gabriel Aresti Kalea, s/n,
Santurtzi. Bizkaia

Loturak