Nueva Vulcano eta Viva Belgrado parez pare

Data

22.06.23 - 22.06.25

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

Viva Belgrado taldeak 'Bellavista' diskoa aurkeztuko du emanaldi hauetan.
Viva Belgrado taldeak 'Bellavista' diskoa aurkeztuko du emanaldi hauetan. (Pablo Alzaga)

Dagoeneko agian ahantzi badugu ere, pandemiak bertan behera utzi zituen musika emanaldi gehienak. Hilabete gogorrak izan dira zuzeneko musikaren maitaleentzako, eta orain da unea ehuneko ehunean musika biziarekin gozatzeko. Nueva Vulcano eta Viva Belgrado taldeek kontzertu bira antolatu zuten otsailean Euskal Herritik barna, baino ezin izan zuten burutu garaian bizi zen egoera medio. Oraingoan bai. Hiru data hitzartu dituzte Euskal Herrirako, eta bide horretan Gasteizen, Donostian eta Bilbon ariko dira zuzenean hurrenez hurren. Ekainaren 23 Gasteizko Jimmy Jazz aretoan ariko dira bi bandak. 24an Donostiako Dabadaban joko dute. Eta azkenik, 25 gauean Bilboko Kafe Antzokian izango da hitzordua.

Nueva Vulcano

Nueva Vulcano taldeak ‘Ensayo’ (B Core Disc) izeneko bosgarren diskoa aurkeztuko du bira txiki honetan. Esan daiteke egungo rock alternatiboko eszenako erreferentzia-talde bat dela hiruko banda. Bartzelonako hainbat taldeetan ibilitako Artur Estrada (Aina), Wences Aparicio (Shanty Rd) eta Albert Guardia (The Moon Men) musikariek osatu zuten Nueva Vulcano 2004 urtean. Urte berean ikusi zuen argia ‘Principal Primera’ diskoa, eta gerora etorri ziren ‘Juego Entrópico’ (2005) eta ‘Los Peces de Colores’ (2009) eta ‘Novelaria’ (2015) diskoak. Tartean, hainbat Ep disko eta bilduma ezberdinetarako kantuak grabatu dituzte. Taldeak ‘Rock Sentimentala’ bezala definitzen du bere musika. Ez daude batere oker.

Viva Belgrado

Kordoba hiritik dator Viva Belgrado taldea. Duela hamaika urte sortu zen banda eta urrats txikiez osatu dute musika bidea. Ehundaka emanaldi eskaini dituzte taberna, gune okupatu eta zirkuitu undergroundean, eta sarri izan dira gure gaztetxeetan kontzertu biretan. Urte hauetan guztietan ereindakoa jasotzen ari da banda egun, eta estudioko azken emaitza duten 'Bellavista' diskoari esker taldearen sona asko handitu da, jaialdi esanguratsuetan arituz kartelburu gisara. Post rock eta post hardcore giroetan kokatu izan da banda, baino argi dagoena da Viva Belgrado haratago doala.

Kokapena

Dabadaba aretoa
Dabadaba aretoa
Donostia. Gipuzkoa

Loturak