Nuevo Catecismo Catolico, punk rockaren erregeak

Data

21.06.12 - 21.06.12

Lekua

Bizkaia - Bermeo

Nuevo Catecismo Catolico

Bermeoko Beleza Malandra Ateneo Kulturalak tinko eutsi dio zuzeneko musika egitarauari hilabete hauetan guztietan. Oso aforo txikiko taberna izaki, esfortzu handia egin dute musika taldeek agertoki bat izan dezaten beraien kantuak ikusleen aurrean eskaini ahal izateko. Ekainaren 12an Nuevo Catecismo Catolico talde Donostaiarra ariko da zuzenean, egun berean bi emanaldi eskainiz. Eguerdiko 13.30etan joko dute lehen saioa, eta 18.30etan, berriz, bigarren paseari ekingo diote. Bi emanaldietarako sarrera guztiak agortutak dira jada.

Euskal Herriko punk rock musika eszenako talde garrantzitsuenetariko bat da Nuevo Catecismo Catolico taldea. Ez hori bakarrik, nazio mailan ere sona duen banda da honakoa, eta musika aldizkari espezializatuetan oso iruzkin onak idatzi dituzte disko bat kaleratu duten bakoitzean. 1992 urtean sortu zen banda Donostiako Buenavistako eskola zaharretan, La Perrera taldea desegin ondoren. Urte hauetan guztietan ez dute etenik izan beraien ibilbidean, nahiz eta denboran zehar taldekide aldaketak bizi izan dituzte.

Diskografikoki uzta oso dotorea utzi dute, esanguratsuen diren kantu asko eta asko letra larriz idatziz. Urteak ziren estudioko grabaketak egiten ez zituztela, eta 2021 urte honetan kaleratu dituzte estudiko lau kantu berri, binilo formatuko bi disko txikietan plazaratuak. Diskoa kalean zuzeneko emanaldiak eskaintzeri ekin dio taldeak, horren adibide, pasaden astean Tolosako Bonberenean eman zuten kontzertua. Taldea sortu zenetik ia 30 urte pasa diren honetan, taldea osasun onean dagoela aldarrikatu nahi dute.

Argazkia: Juxe Areta Goñi

Kokapena

Beleza Malandra Ateneo Kulturala
Erremedio kalea 9
Bermeo. Bizkaia

Loturak