Olaia Inziarte eta Janus Lester Jimmy Jazz aretoan

Data

23.02.09 - 23.02.09

Lekua

Araba - Gasteiz

Janus Lester bandako kideak
Janus Lester bandako kideak (Janus Lester)

Otsailaren 9 gauean musika egitasmo gazteak ezagutzeko parada izango da Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. 21.00etatik aurrera Janus Lester eta Olaia Inziarte ariko dira zuzenean. Nafarroatik datoz bi musika proposamen hauek eta biek disko berriak dituzte besapean. Sarrerak 10 euroren truke eskura daitezke Jimmy Jazz aretoaren atari digitalean.

Janus Lester

Jokin Pinatxo musikariaren ekimenez sortzen da Jannus Lester taldea. ‘Ez gaitzala loak harrapatu’ izena darama bere debuteko lanak, eta musikalki kolore anitzeko doinuak lantzen ditu bertan. Rockak, popak eta funkak toki dute nafarren doinuetan, eta zazpikote bezala taularatzen dira zuzeneko emanaldietan. Jokin Pinatxo (ahots nagusia eta gitarra), Mattin Arbelaitz (bateria), Garazi Esnaola (teklatuak), Ane Bastida (baxua), Andoni Arriola (gitarra), Javi Echarri (gitarra), Julen Suarez (tronpeta) eta Andoni Arriola (tronboia) musikarieek osatzen dute Janus Lester banda egun.

Olaia Inziarte

Pleura taldean ezagutu genuen urteak atzera Olaia Inziarte abeslaria, eta egun Iker Laurobaren ondoan, Joseba Tapiaren bandan eta Chica Sobresalto egitasmoan aritzen da musikari gisara. Era berean bere bakarkako bidea abiatu du eta horren emaitza da berriki kaleratu den ‘Lehengo Lepotikan Burua’ diskoa. Musikalki askotariko eremutan barneratzen da Olaia Inziarte bere lehen diskoan honetan, izan ere, rock kantuak badira, kantautore erako abesti akustikoagoak ere, eta tartean popa, soula eta elektronikaren zertzeladak.

Kokapena

Jimmy Jazz aretoa
Jimmy Jazz aretoa
Gasteiz. Araba

Loturak