Oñatiko jaixak
2019/09/17 - 2019/10/07
Oñati
Gipuzkoa
Onati
AIPAMENAK

Udazkenari ongietorria emanez, San Migel eta Errosarixuak ospatuko dira Oñatin. Irailaren 17an hasiko dira ekintzak herrian eta urriaren 7ra bitartera, Errosarixo bixamona egunera arte, luzatuko da egitaraua.

Beste urteetan bezala, ekintzak askotarikoak izango dira: bazkariak, kontzertuak, kalejirak, txapelketak… Egun berezia izango da irailaren 29a, San Migel eguna. Gazteen eguna irailaren 30ean ospatuko da.

Urriaren 4an jarraituko du jaiak, beste ekintzen artean, bertso jaialdiarekin, 22:30ean, Zubikoa kiroldegian. Bertan izango dira Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal, Unai Agirre, Andoni Goitia eta Iker Zubeldia bertsolariak.

KOKAPENA
Oñati
Gipuzkoa
OSAGARRIAK