Open Your Sormena, Open espazioan
2018/05/12

11:00-21:00.

Bilbo
Bizkaia
Openyoursormena
AIPAMENAK

Hilabete bakoitzeko bigarren asteburuan ospatzen da Open Your Sormena ekimena, Bilboko Artiach gaileta fabrika zaharrean dagoen Open Espazioan. Hurrengo merkatua maiatzaren 12an izango da eta bertako sortzaileek izango dira protagonista nagusiak. Bilduko diren dozenaka diseinatzaile, sortzaile eta artistek objektu bakarrak eskainiko dituzte.

Merkatuaz gain, zuzeneko musika, Bistró de la Galleterak eskainiko duen gastronomia, Fabrikako Lorategi Sekretuko barbakoa-jaia, 3D, laser ebakitzailea eta elektronika era sortzailean erabiltzeko egingo den Do-It-Yourself tailerra edo Fab Lab Bilbao programazioa tartekatuko dira egunean zehar.

 

ORDUA

11:00-21:00.

KOKAPENA
Deustuibarra, 70 - B - 1
Espacio Open
Bilbo
Bizkaia