Korto lehiaketa: ‘Giza eskubideak herrira’
2016/02/08 - 2016/09/05
Ordizia
Gipuzkoa
Ordizia
AIPAMENAK

‘Giza eskubideak herrira’ gaia ardatz hartuta, Nazioarteko korto lehiaketa egingo da Ordizian. Lehiaketaren helburuak munduko herrialde desberdinetan Giza Eskubideen inguruan zine kortoak sortzen ari diren egileen lanak Ordiziako herritarrei hurbiltzea eta Giza Eskubideen eta artearen inguruan sentsibilizazioa eta gogoeta bultzatzea dira, besteak beste.

Lehiaketaren gaia Giza Eskubideak dira, eta kortoen iraupena, gehienez, 6 minutukoa izan beharko du. Izen ematea irailaren 5a arte izango da zabalik, eta lehiakide bakoitak nahi beste film aurkez ditzake. Bestalde, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako kortoek har dezakete parte.

Zinea, artea eta kultur arloko profesionalez osaturiko komisio batek aukeratuko ditu irabazleak. Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Munduko Eguna dela eta, Herri Antzokian korto lehiaketaren finala ospatuko da, finalistak proiektatuko dira eta sariak banatuko dira.

KOKAPENA
Ordizia
Gipuzkoa