Ordiziako setioaren inguruko jardunaldiak
2018/05/17 - 2018/05/20

Maiatzak 19. 10:00-20:00
Maiatzak 20. 11:00-14:00

Ordizia
Gipuzkoa
Setioa
AIPAMENAK

Maiatzaren 17tik 20ra 1835ean liberala zen Villafrancako karlisten setioaren inguruko jardunaldiak egingo dira. Htzaldiak, bisita gidatua eta setioaren antzezpen historikoa izango dira.

Ekitaldi nagusiak 19an eta 20an izango badira ere, 17an (19:00) Maribaratza kanoiari buruzko hitzaldia emango dute Nerea Iraolak eta David Canok Barrena Kultur Etxean.

18an, berriz, Mikel Alberdi (Zumalakarregi Museoa) eta Xabier Irujo (Nevada Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroa) izango dira hizlari ‘Karlisten 1835.eko Ordiziako setioaren lekukoa: C.F. Henningsen’ gaiaren inguruan. Ekitaldian Irungo Anaka Kofradiaren xirulen eta danborren bandak parte hartuko du. Ekitaldia amaitutakoan Banda bera alde zaharrean zehar desfilatuko du. Arratsaldean konpainia batzuk gerturatuko dira Ordiziara eta kanpamendua hasiko dira muntatzen Barrena Parkean.

Egitaraua:

Maiatzak 19
10:00-13:00. Parte-hartzaileen etorrera eta unitateen aurreko formazioa eta instrukzioa.
11:00. Barrena parkea. Tropa karlisten kanpamentuaren muntaketa.
13:00. Taldeen desfilea herri erdigunean, Beti Argi Musika Bandarekin batera.
17:00. Ofizialen bilera kanpamenduan.
18:00. Barrena Parkea. Hiriaren setioa. Karlisten etorrera eta lehenengo borrokatxoak. Karlistek kanoiak baterian jartzen dute. Bonbardaketaren hasiera. Lehen eraso saiakera. Liberal garnizioak erasoari eutsi. Karlisten atzera egitea. Espartero jeneral liberala laguntza taldearekin hurbiltzen denaren berria.

Maiatzak 20
11:00. D’Elikatuz. Hitzaldia eta bisita gidatua. ‘1835ko setioa’. Hizlariak: Nerea Garmendia eta David Cano (Gure Iragana taldea)
11:00. Herri erdigunean Anakako (Irun) txirula eta danborren bandaren diana.
12:00. Barrena Parkea. Eraso berriaren prestaketa. Bonbardaketa artileroa eta eraso zutabe posizioan jarri. Deskargan Espartero jeneralaren  porrotaren berria. Ofizial preso bat bidaltzen zaio garnizio liberalari laguntza ez dutela izango berriarekin. Garnizioaren errendizioa.
Bi bandoen adiskidetasun amaierako ekintza. Desfilea Plaza Nagusirantz.

 

ORDUA

Maiatzak 19. 10:00-20:00
Maiatzak 20. 11:00-14:00

KOKAPENA
Barrena parkea
Ordizia
Gipuzkoa
OSAGARRIAK