Orreagako gatazka, gogoan
2019/08/14 - 2019/08/15
Orreaga
Nafarroa
Orreaga
AIPAMENAK

Orreagako gatazka gogoratzeko asmoz ekitaldi desberdinak izango dira Nafarroan abuztuan zehar. Helburua izango da gatazka pairatu zuten herri guztiak protagonista egitea.

Izan ere, nafarrek abuztuaren 15a gogoan izanen dute, 778ko egun horretan baskoiek Karlomanoren ejertzitoa garaitu zutelako Orreagan. Data hori erreferentetzat hartzen bada ere, gatazkak egun gehiago iraun zuen, Xabier Irujo historialariak berriki plazaratu duen liburu batean azaltzen den moduan.

Ekintzak abuztuaren 15eko gatazkaren gogora ekartzearekin bukatuko dira, baina aurretik beste batzuk antolatu dituzte:

Abuztuaren 10ean, 12:00etan, Erredineko Baluartean, Iruñeko harresien suntsiketa gogoratzeko ekitaldia egingo da. 21:30ean, Zubirin, Esteribarko Txirikorda antzerki taldeak Eneko Aritza Nabarrako errege goratzeko antzezpen-ekitaldia eskainiko du.

Abuztuaren 14an, 20:00etan, Orreagako Itzandegian, kontzertua emanen du Iruñeko Ahots Grabeak taldeak.

Eta abuztuaren 15ean, batailaren egunean, 10:00etan, Aurizberri eta Orreagaren arteko ibilbidea eginen da. 12:00etan, berriz, Orreagako gatazka gogoratuko da. Lore eskaintza izanen da, eta bertsolariak, txalaparta eta aurreskua. Patxi Zamorak irakurriko du aurtengo pregoia. 13:30ean, Ibañetako gainean errepikatuko da oroimen ekitaldia eta bukatzeko, 15:00etan, Etxabarrengoa elkartean bazkaria izango da.

KOKAPENA
Orreaga
Nafarroa
OSAGARRIAK