Pasai Antxoko Aste Musikala
2020/03/07 - 2020/03/15
Pasai Antxo
Gipuzkoa
Pasai_antxo
AIPAMENAK

Martxoaren 7, 8, 14 eta 15ean Pasai Antxoko Aste Musikala izango da, herriko musika bandak antolatuta. Euskal Herriko zenbait banda arituko dira.

Martxoaren 7an hasiko da Aste Musikala, elizan eskainiko den Guridi Konexioa kontzertuarekin, 20:00etan.

Hilaren 8an bi emanaldi izango dira, guztira. Lehena, 13:00etan, Illunbe musika bandaren eskutik, Zumardian. Bigarrena, 19:00etan, Suhar Koruarekin, elizan.

Martxoaren 14ean jarraituko du ekimenak, arratsaldeko 20:00etan, Hirusta abesbatzarekin, elizan egingo den kontzertuan.

Azkenik, 15ean, Pasaia Txiki abesbatzaren txanda izango da, 19:00etan, elizan.

KOKAPENA
Hamarretxeta Kalea, 16
San Fermin Eliza
Pasai Antxo
Gipuzkoa
LOTURAK