Paseo Berriko Igerialdia
2019/08/15
Donostia
Gipuzkoa
Travesia
AIPAMENAK

Paseo Berriko Igerialdia abuztuaren 15ean egingo da Donostian, Fortuna kirol elkarteak antolatuta.

Haurren kategoriak goizeko 11:00etan irtengo dira Nautikotik. Helmuga Kontxako hondartzan kokatuko da, 650 metroko ibilbidearekin.

Gainontzeko mailak 12:00etan (azken 3 urteetan 52 minutu baino gutxiago egin dutenak) edo 12:02ean (beste guztiak) hasiko dira. Irteera Zurriolako hondartzatik egingo da eta helmuga Kontxako hondartzan izango da. Bien artean 2.959 metroko distantzia egongo da.

Izen ematea abuztuaren 13a baino lehen egin beharko da. Parte hartzaile guztiek oroigarri bat jasoko dute.

Paseo Berriko Igerialdia 1949. urtean egin zen lehenengo aldiz Jose Antonio Paseoko Zeharkaldia izenpean, 1971tik 1999ra bitartean desagertua egon zen arren.

KOKAPENA
Zurriola
Donostia
Gipuzkoa