Pauline eta Juliette Donapaleuko Zinema Gelan

Data

21.06.13 - 21.06.13

Lekua

Nafaroa Behera - Donapaule

Pauline&Julitte

Kontent dira aste hauetan kontzertu eta musika emanaldietara itzuli ahal izan direnak. Donapaleun ere, ekainaren 13an, igandearekin bi emanaldi eskainiko ditu Pauline&Julitte bikoteak. Arratsaldeko 16.00etan izanen da lehenbizikoa eta bigarren saio bat eskainiko dute 18.30ean. 10 euroko sarrerak salgai daude Donapauleko Zinema Gelaren webgunean.

Pauline Junquet eta Juliette Alfonso kantariek osatutako bikoteak ‘Veloma’ izeneko diskoa kaleratu zuen iaz, eta aurretik ‘Hegalkadaka’ zuen plazaratua 2017. urtean. Kanbo eta Itsasuko bi kantari hauek aspaldian sona handia lortu dute, eta beraien gitarra doinu eta kantaera goxoak kantari jarri ditu adin guztietako lagunak. Euskaraz ari dira nagusiki, eta azken diskoan badira frantsesez egindako kantak ere.

Junquetek eta Alfonsok duela sei urte ezagutu zuten elkar oholtza gainean, eta handik eta denbora gutxira, euren ahotsak eta gitarrak batu eta errepertorio komun bat sortzen hasi ziren. 2015ean, Eskilarapeko Soinuak izeneko formatu txikiko kontzertuak eskaintzen hasi ziren. Geroztik hamaika kontzertu eman dituzte Euskal Herrian zehar.

Borrokatu eta eman

Lan berria zabaltzen duen kanta da ‘Borrokatu eta eman’, eta bertan amatxiei eskaintzen dio bikoteak abestia eta bere letra. Kantu honetan gainera Izaro abeslari mallabiarrak kolaboratzen duen. «Zuengandik jaso ditut, horixe da maitasuna; borrokatzeko indarra eta emaiteko gaitasuna» kantatzen dute Pauline eta Juliettek kantu atsegin eta goxo horretan. «Guri egokitu zaigu zapalduen erresuma, zapaltzaileen doktrina krisien etorkizuna».

Kokapena

Donapauleko Zinema gelan

Donapaule. Nafaroa Behera

Loturak