Peio Mari Otaño ikerketa beka
2020/02/07 - 2020/04/02
Villabona
Gipuzkoa
Pello_maro_otan%cc%83o
AIPAMENAK

Pello Mari Otaño ikerketa bekan parte hartzeko epea apirilaren 2a bitartean luzatuko da, Aiztondoko bertsolaritzaren ikerketa eta haren dibulgazioa egiteko helburuarekin.

Gaia librea izango da, baina bertsolaritzari eta emakumeari buruzko ikerketak lehenetsiko dira. Irabazleak 3.000 euroko laguntza jasoko du eta urte beteko epea izango du ikerketa egiteko.

Epaimahaia Zubimusu ikastolako, Mintzola ahozko lantegiko eta Hernandorena kultur elkarteko kideez osatuta dago eta maiatzaren 9an aurkeztuko du nor den irabazlea.

Irabazlea aukeratzeko irizpideen artean proiektuaren helburua eta interesa, esparru teorikoa, aurrekariak, metodologia, garapen-maila edota bideragarritasuna bezalako ezaugarriak aurkitzen dira.

«Gure herriak, euskararen herriak, belaunaldi berriak erakartzeko ekimen garaikideak izan behar ditu. Horretarako, azterketa, ikerketa eta analisia behar dira. Martxan jarri dugun Pello Mari Otaño bekarekin helburu honi erantzun nahi diogu», adierazi dute.

KOKAPENA
Kale Nagusia, 70
Mintzola ahozko lantegia
Villabona
Gipuzkoa