Pello Errotaren heriotzaren mendeurrenean
2019/02/04 - 2019/12/31
Asteasu
Nafarroa
Errota
AIPAMENAK

Pello Errotaren heriotzaren mendeurrena oroitzeko hainbat ekitaldi egingo dira Asteasun 2019. urtean zehar. Udalak antolatutako egitaraua publiko zabalari zuzenduta dago, mendeurrenaren helburua baita Pello Errotaren irudiak jasotzen dituen ondarearen balioa aitortzea eta nortasuna sendotzea.

Ekitaldiak otsailaren 4an hasiko dira Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, eta Aitor Sarriegi bertsolariek eskainiko duten saioarekin. Haiekin batera ariko dira Usarrabi koroa eta Juan Tapiaren ikasleak. Hiru talde egingo dira eta herriko beste hainbat gune edota auzo pasako dituzte. 17:00etan hasiko da eskea, eta talde bakoitzak bere aldetik egingo duen ibilbidea eginda, 19:00etan denak Aitzondo elkartean elkartuko dira. Handik, herrian zehar denok elkarrekin azken erronda egingo dute tabernaz taberna, 20:30 inguru arte.

Horretaz gain, apirilean Pello Errotaren eta Mikaela Elizegiren aro historikoak, sormen klabeak eta gizartea ezagutzera emateko hitzaldia egingo da eta maiatzean Pello Errotaren bertsoen kantaldia izango da Eñaut Agirre, Imanol Kamio eta Aitor Atxegaren eskutik, Santa Krutz ermitan.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Asteasu
Nafarroa