Peru Abarka Album Lehiaketa
2020/01/14 - 2020/02/28
Markina-Xemein
Bizkaia
Peruabarka
AIPAMENAK

Otsailaren 28ra bitartean luzatuko da Peru Abarka Album Lehiaketan parte hartzeko epea. Bertan 18 urtetik gorako edonork har dezake parte.

Bi zatitan banatua dago: lehendabizi, narrazio onena aukeratuko da eta, ondoren, narrazio hori ilustratzeko proposamenak aztertuko dira. Kategoria bakarra helduen literatura izango da.

Ipuinak euskara batuan idatziak eta originalak, inon argitaratu gabeak eta saririk jaso gabeak izan beharko dute. Gaia librea izango da eta prosaz zein bertsoz idatzia izan daiteke. Lanen luzeera gutxienez 9.000 karakterekoa eta gehienez 12.000koa izango da.

Lanak ordenagailuz idatziak izan behar dute, DIN A4 orri tamainan, 12 puntuko Times New Roman letra motan eta lerroen arteko 1,5eko tartearekin.

Irabazle bakarra izango da eta 1.700 euroko saria irabaziko du, bere lana album formatuan argitaratzeaz gain.

Narrazio lehiaketa amaitzean ilustrazio lehiaketa jarriko da martxan.

KOKAPENA
Markina-Xemein
Bizkaia