Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Anaitasunan: ‘Zentsura putzura!’

Data

19.12.22

Lekua

Nafarroa - Iruñea

pirritx-ona.jpg

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Anaitasunan izango dira abenduaren 22an, ‘Zentsura putzura!’ mezua helarazteko asmoz eta haien ikuskizun berria, ‘Bizi dantza’, ume, gazte eta nagusiei erakusteko asmoz.

Baluarten eskaini behar zuten ikuskizuna pailazoek, baina bertan behera utzi zuen Iruñeako Udalak emanaldia. Hortaz, ikus-entzule nafartarrek beste toki batean ikusteko aukera izango dute: Anaitasunean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Pailazoek iragarri dutenez, Anaitasuna bete eta etxetik «eskuargia, kopetargia edo ipurtargia» eramateko deia egin dute.

‘Bizi dantza’ disko-liburuak euskal dantza tradizionalak ditu ardatz ekologiaz, feminismoaz edo maitasun askatasunaz mintzatzeko. Lan korala izan da diziplina ezberdinak uztartu baitira proiektuan: musika, letrak eta ilustrazioa. Xabier Zabala dago musikaren atzean eta Leire Bilbao idazleak sortu ditu fabulak.

Kokapena

Anaitasuna
Paseo Biurdana
Iruñea. Nafarroa