Pirritx, Porrotx eta Marimotots: ‘Bizi dantza’ (DBEKATUTA)
2020/02/05

17:00

Lizarra
Nafarroa
Pirritx2
AIPAMENAK

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ‘Bizi dantza’ disko-liburuak euskal dantza tradizionalak ditu ardatz ekologiaz, feminismoaz edo maitasun askatasunaz mintzatzeko. Lan korala izan da diziplina ezberdinak uztartu baitira proiektuan: musika, letrak eta ilustrazioa. Xabier Zabala dago musikaren atzean eta Leire Bilbao idazleak sortu ditu fabulak.

Ikuskizunaren bitartez, animalien mundura gerturatuko dira, maitasuna bizitzeko modu desberdinak daudela ezagutarazteko. Horrela, krokodiloa tximeletarekin elkartu dute, eta elefantea inurriarekin. Hizkuntza gutxiatuak ere landuko dituzte, eta feminismoa, ‘Ukuiluan planto’ abestiaren bitartez, esaterako.

OHARRA: Lizarrako aldakteak debakatu egin du ikuskizuna, baina Garean Euskaldunon Elkarteak esan du traba guztiak gaindituko dituela eta, azkenean, ‘Bizi dantza’ ikusgai izango dela.

ORDUA

17:00

KOKAPENA
Kiroldegia
Lizarra
Nafarroa