Pirritx, Porrotx eta Marimotots: ‘Bizi dantza’
2019/12/14

16:00etan eta 18:30ean.

Ordizia
Gipuzkoa
Pirritx2
AIPAMENAK

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ‘Bizi dantza’ disko-liburuak euskal dantza tradizionalak ditu ardatz ekologiaz, feminismoaz edo maitasun askatasunaz mintzatzeko. Lan korala izan da diziplina ezberdinak uztartu baitira proiektuan: musika, letrak eta ilustrazioa. Xabier Zabala dago musikaren atzean eta Leire Bilbao idazleak sortu ditu fabulak.

Ikuskizunaren bitartez, animalien mundura gerturatuko dira, maitasuna bizitzeko modu desberdinak daudela ezagutarazteko. Horrela, krokodiloa tximeletarekin elkartu dute, eta elefantea inurriarekin. Hizkuntza gutxiatuak ere landuko dituzte, eta feminismoa, ‘Ukuiluan planto’ abestiaren bitartez, esaterako.

ORDUA

16:00etan eta 18:30ean.

KOKAPENA
Maiori kiroldegia
Ordizia
Gipuzkoa