Poligrafo Fest
2018/04/14 - 2018/04/21
Urretxu
Gipuzkoa
Poligrafo_fest_2018
AIPAMENAK

Apirilaren 20 eta 21ean, Poligrafo Fest jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko da Urretxun. Lehenengo egunean, Labeaga Aretoan Hiri Galduak eta Niko Etxart Eta Hapa Hapa taldeak arituko dira. 21ean, Gernikako Arbola plazan, Donostiako Señor No, Eibarko Mice taldea eta Zaragozako The Kleejoss Band-a izango dira, besteak beste.

Aurretik, jaialdiaren aurkezpen gisa, apirilaren 14an, Zarraparra kolektiboak jaialdian joko duten taldeen informazioa aurkeztuko du eta ondoren kontzertu bikoitza hasiko da. Lehenengo Irungo Oskar Benas Intro Combo taldea eta ondoren australiatik datozen The Braves taldea.

KOKAPENA
Gernikako Arbola enparantza
Labeaga Aretoa + Gernikako Arbola enparantza
Urretxu
Gipuzkoa