‘Poltsa bete kantu’, emakume presoen alde
2019/06/13
Donostia
Gipuzkoa
Poltsa_bete_kantu
AIPAMENAK
Ekainaren 13an, ‘Poltsa bete kantu’ musika ekitaldia egingo du Sarek Donostian, emakume presoek espetxeetan bizi duten zigor bikoiztua salatzeko. Ekitaldia 19.00etan hasiko da, Antigua auzoko Doka antzokian eta Koban taldeak, McOnak taldeko Irati Irizarrek, Niña Coyote eta Chico Tornado taldeko Koldo Soretek, Eraul taldeko Asier Beramendik, Iker Laurobak, Leire Letuk, Urbil Artolak, eta Liher taldeko Lide Hernandok eta Joshka Natkek parte hartuko dute.
Sarrerak Donostiako Parte Zaharreko Herria tabernan, Groseko Marruma elkartean eta Antiguako Trikuharri tabernan eros daitezke, 5 euroren truke.

Euskal emakume presoek emakume izate hutsagatik pairatzen dituzten zapalkuntza anitzak salatu nahi ditu Sarek ekainaren 13ko ekitaldian. «Emakumea izatea bizitza arruntean berez zaila bada ere, are gehiago gizonentzako soilik pentsatua den eremu batean, eta muturreko egoera batean; espetxean», eman du aditzera Sarek.

KOKAPENA
Erregezaintza Kalea, 20, 20008
Doka
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK