Potemkin taldearen itzulera Tolosan eta Bergaran

Data

22.11.26 - 22.11.26

Lekua

Gipuzkoa - Bergara

Potenkin taldearen egungo musikariak
Potenkin taldearen egungo musikariak (Potemkin)

Duela hilabete inguru sare sozialen bidez Potemkin taldearen itzulera iragarri zen. 2003tik 2011ra bitartean aritu zen zuzenean banda, eta musika bidean iraupen luzeko bi disko utzi zituzten grabatuak. Geroztik, taldea lozorroan izan da, 2022ko negurarte, eta entsegu lokaleko lanak egin eta gero, zuzenean aritzeko prest da Oñatiko banda. Taldeak lau emanaldi iragarri ditu oraingoz, eta horietako lehena Tolosako bonberenean izango da ostiral honetan Sharon Stoner taldearekin batera. Larunbatean berriz, Bergarako Kartzela zaharrean ariko dira, afitxean, John Dealer & The Coconuts taldea izango dutelarik lagun. Tolosa eta Bergarako sarreak egunean bertan eskuratu ahalko dira emanaldia hasi baino orduerdi lehenago. Potemkin ikusteko beste bi aukera izango dira abenduan, eta bide horretan Oñatin eta Ondarrun iragarri dituzte emanaldiak.

Rock arriskutsua

Gurean punk rock musika pil-pilean zegoenean sortu zen Potemkin taldea Oñatin. 2003 urtea zen eta gitarrak zorrotz ziren Kuraia edo Sexty Sexers taldeen eskutik. Potemkin taldeko kideak eskarmentu handia zuten musika eszenan, urteak atzera Latzen bezalako taldeetan ibilitakoak baiziren. Azkar egin zuten bidea eta kontzertu bakoitzean zaletuak batzen joan ziren. Taldearen debuteko diskoa muturrean zaplasteko bat izan zen, eta taldearen jarrera eta indarra erakutsi zituen argiki. 2010 urtean, berriz, bigarren lana kaleratu zuen bandak, ‘Gauaren zaindariak’ izenpean, eta diskoa aurkezteko emanaldi batzuk eskaini eta gero, talderen bidea amaitutzat eman zuten. Orain bueltan dira, eta seikote moduan, taldetik igaro ziren musikari guztiak bat egitean argertoki gainean. Oraingoz lau emanaldi iragarri dituzte, beraz, aukera ona izan daiteke asteburu honetakoa taldearen aro berria ezagutzeko.

Luxuzko gonbidatuak izango dituzte agertokian. Tolosan Sharon Stoner izango dira, beste talde klasiko bat dagoeneko, eta gurean stoner giroan lantzen lehenengotarikoak. Bergaran, berriz, John Dealer & The Coconuts taldeak zabalduko du gaualdia, azken boladan zer esan handia eman duen Legazpiko rock banda sutsua.

 

 

 

Kokapena

Kartzela Zaharra
Kartzela Zaharra
Bergara. Gipuzkoa

Loturak