Presoen aldeko giza katea
2019/06/08

16:00.

Biarritz
Lapurdi
Biarritz
AIPAMENAK

Bakegileen eta Bake Bidearen eskutik, ekainaren 8an presoen egoerari aterabidea ematea aldarrikatzeko giza katea egingo da Biarrizten, itsasertzean,

Urtarrileko mobilizazioaren ondotik eta, berriki, biziarteko zigorra duten Xistor Haranburu, Jakes Esnal eta Ion Kepa Paroten askatasuna aldarrikatzeko burutu direnen ostean, beste hitzordu bat finkatu dute presoen egoerari irtenbidea ematea exijitzeko. Izan ere, Bakegileek eta Bake Bideak argi dute ez dela «egiazko bake prozesurik izanen Madrilek eta Parisek salbuespenezko neurriak aplikatuz» segitzen duten bitartean.

Giza kateak kilometro eta erdi hartuko du Biarritzeko itsasertzaren lerroari jarraituz. Sei gune finkatu dituzte, horietako bakoitzean zenbait herri eta herrialdetako parte-hartzaileak kokatu daitezen. 15.00etatik goiti, gune bakoitzean petoak banatuko dituzte, borondatearen truke, lerro urdina osatzeko. 16.00etan jendea kokatzen hasiko da eta 16.30erako kateak erabat osatua beharko luke. 15 minutu iraungo du ekimenak eta, 17.00etan ekitaldia egingo da Kasinoko plazan, mobilizazioari amaiera emateko.

Antolatzaileak jakitun dira parte-hartzaile guztiek ez dutela aski denbora izanen ekitaldira gerturatzeko, baina azpimarratu dute «lehentasuna giza katea» egitea dela. Halaber, petoak saltzeko, segurtasunerako eta katea antolatzeko 150 laguntzaile behar dituztela jakinarazi dute. Boluntario lanetanaritzeko prest direnei www.artisansdelapaix.eus webgunean izena emateko eskatzen diete. Antolaketa lanak errazte aldera eskertuko lukete giza katean parte hartzeko asmoa dutenek ere web berean, dagokion laukian, apuntatzea.
 
Ekainaren 8koa, hala ere, ez da hitzordu bakarra izango. Bezperan, hain zuzen, bakerantz urratsak egiteko elkarbizitzaren gaia jorratuko dute Bellevue aretoan. ‘Gure elkarbizitza eraikitzeko’ izenburua duen topaketa 19.00etan hasiko da eta, besteak beste, mahai-inguru bat izango da Iñaki Garcia Arrizabalaga Komando Autonomoek hil zuten Juan Manuel Garcia Corderoren semearekin, Asun Lasa GALek torturatu eta eraildako Joxean Lasaren arrebarekin eta Brandon Hamber Nazioarteko Gatazken Ikerketa Institutuaren (Incore) zuzendariarekin.

Luze eta anitza da atximinendua puklikoki adierazi duten pertsona ezagunen zerrenda.

 

ORDUA

16:00.

KOKAPENA
Rocher de la Vierg-Place Clémanceau-Hôtel du Palais
Biarritz
Lapurdi
OSAGARRIAK