Pro Zarautz 2016
2016/03/31 - 2016/04/03
Zarautz
Gipuzkoa
Zps
AIPAMENAK

Ostegunetik igandera Zarautzen mundu mailako surf txapelketa izango da. WSL (World Surf League) erakundeak sustatutako mundu mailako surf zirkuituko froga izango da Zarauzkoa. 1.000 puntu banatuko dira bertan gizonezneko eta emakumezkoen sailean, 20.000 $-ekoak izango dira sariak, NAIZek egindako ekarpenari esker gizonezko eta emakumezkoen artean sari berbera banatuko da. 

Surfa eta berari loturiko musika jaialdia ere izango da martxoaren 31tik apirilaren 3a bitarte. Hauxe egitaraua egunez egun:

Martxoak 31, osteguna

10.30etan surf ikastaroak. Ekitaldi ofizialki hasterako Zarazuko Surf Eskolaren eskutik surf ikastaroak izango dira. 20 €tan izango dira ikastaroak.
11.00etan inaugurazioa
18.30: Axi Muniainen hitzaldia. 2015-2016 denboraldiaren inguruko hitzaldia eskainiko du surflari zarauztarrak. Bertan negu honetan etxean eta kanpoan (Maroko, Hawai, Mexiko eta Kalifornia) ehizatzen dabilen itsasaldietaz arituko da. Horrez gain, bere ‘Mobile Home’ gisa erabiltzen duen kamioia eta bestelako erremintak ikusteko aukera izango da.

KONTZERTUAK:

El Ciruelo DJ
Buffalo
The Longboards

Apirilak 1, ostirala

9.30ean hasita Surf your soul. Esther Fernandez Yoga irakasleak (Yogaz) goizetan yoga egitera gonbidatuko gaitu eguna osasuntsu hasteko. Egunero saio ezberdinak egingo ditu eta igandean DJ Ciruelorekin batera praktika berezi bat antolatu du. Yoga saioen ondoren gosaria izango dute yoga egitera hurbilduko diren pertsona guztiak The Yogi Tea eta Eroski produktuekin. 10.30: Surf ikastaroak
11.00-20.00: Betiko Market: Kimmu eta Oreka ikasle elkarteen eskutik Street Market bat izango da txapelketa eremuan. Bertan Euskal Herrian eta, bereziki, Zarautzen garatu diren markak eta dendak aurkeztu nahi dira. 3 egunetan postu ezberdinak izango dira.
12.30: Poster sinadurak
18.00, Skate Jaia: Captain Jairock skater eta hizlariaren agindupean skate txapelketa izango da Zarautzeko skateparkean. Bertan Euskal Herri mailan dauden skater onenetakoak izango dira diru eta materiala irabazteko lehian.

KONTZERTUAK:

The Nephews
Mamba Beat

Apirilak 2, larunbata

9.30: Surf your soul
10.30: Surf ikastaroak
11.00: Betiko Market
12.00 Txotx: Txapelketa gunean taberna bat izango da La Salve garagardoa, Alzolako Ura eta freskagarriak edateko. Horrez gain Guesalaga eta Croqueta y Presumidaren eskutik hamburguesak, kroketak eta txuleta pintxoak eskeiniko dira. Bestalde The Yoga Tea markaren eskutik té-a hartzeko aukera izango da dohainik. Eta, azkenik, Toxt-a antolatu da Izeta Sagardotegiaren sagardoa dastatzeko.
12.30 Herri kirolak.
17.00 Shape erakustaldia: Self Surfboards Euskal Herrian Joseba Bernardok eskuz egiten dituen surf oholak dira. Surf ohol bereziak dira, diseinu klasikoetan oinarrituta eta estetika asko landutakoak. Laraunbatean surf ohol bat “shapeatuko” du txapelketa guneko eszenatokian, ikuslegoak “shaperrak” lana nola egiten duten ikus dezan.
18.30 BMX erakustaldia: Mundu mailan aritzen diren Sergio Layos, Nil Soler, Roger Soler, Joan Balmaña, Richard Grimal eta Igor Eskudero BMX riderren eskutik BMX erakustaldi bat izango da Borguetoko skateparkean (txapelketa gunea).

KONTZERTUAK:

Makala Jazz Funk Band
Priscilla Band
Xolomo Gansgta

Apirilak 3, igandea

9.30: Surf your soul
10.30: Surf ikastaroak
11.00: Betiko Market
12.30: Alzola ur kata
13.30 Air Show: Turkish Airlines babeslearen eskutik surfeko aereo txapelketa izango da. Txapelketa irekia izango da, QS partadideekin eta bestelako surflari gonbidatuekin, eta bertan aereo ikusgarriena egiten duen surflariari hegazkin txartel bat eta 500€-ko saria emango zaizkio.
18.00: Sari banaketa

KOKAPENA
Zarautz
Gipuzkoa
LOTURAK