Publizitateak gure egunerokoan hartzen duen espazioaz hausnartu du Mario Paniegok

Data

20.12.03 - 21.01.31

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Erakusketa urtarrila arte dago zabalik. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Bilboko Alondegiak Mario Paniego (Bilbo, 1978) artista bisual eta kontzeptualaren ‘Espacio Públic(itari)o’ proiektua jarri du ikusgai. Komisariotza egiten laguntzea eta artearen munduko profesional berriak sortzea eta finkatzen laguntzea helburu duen programa da Komisario Berriak eta bertan txertatzen da proiektua.  

Jabetzen al gara gure egunerokotasunean publizitateak hartzen duen espazioaz? Iragarkien etengabeko zurrunbiloan bizi gara. Mario Paniegoren erakusketa proiektuak publizitateak gure ingurunean duen presentzian eta hirietako eguneroko bizitzan sortzen duen zaratan jartzen du arreta, «espazio publiko eta pertsonalaren zati handi bat kenduz», artistaren esanetan.

Zentzu horretan, ‘Espacio publicitario (espacio público / espacio publicitario)’ proiektuak «gizarteak publizitateak gure bizitzetan eta, bereziki, espazio publikoan izan duen gorakadaren inguruan berraztertzea» proposatzen du.

Erakusketa Alondegiko atrioan dago ikusgai. Hiru zatitan egituratu du artistak bere sorkuntza. Lehenengoan, espazio publikoan publizitatearen erabilera mugatu duten munduko hainbat hiri aztertu ditu, São Paulo, Wrocław o Grenoble adibidez, ekimen horiek nolakoak izan diren, nola garatu eta ezarri diren erakutsiz.

Bigarrenean, praktika artistikoa erakutsi du, gai honen inguruan lan egiten duten mundu osoko kolektibo eta artista ezberdinen aktibista, bai proposamenak egiteko publizitate-euskarriak erabiliz, bai hausnarketa soziala sortzeko espazio publikoa erabiliz. Laura Marte, Jason Eppink, Maider Lopez, Tony de Marco, Dobro eta Vermibus dira. Erakusketa Irene Cuesta del Cura eta Eder Gutierrezen piezek osatzen dute. EHUko Arte Ederretako ikasleentzako eta IED Kunsthal-eko ikasleentzako deialdi irekiaren bidez aukeratu zituzten, proiektuan parte hartzeko.

Erakusketa-proiektuaren barruan, Mario Paniego komisarioarekin topaketak egingo dira, haren proposamena hobeto ezagutzeko eta hurbiltzeko. Lehena abenduaren 10ean izango da, 17.00etatik 19.00etara (ordu erditik ordu erdira), Laborategi Aretoan.

Urtarrilaren 20ean, berriz, mahaingurua iragartzen da Pablo Vila, Tomás del Hierro, Karmele Herranz Pascual eta Ula Iruetagoienaren partehartzearekin. Arratsaldeko 18.00etan izango da
Mediatekan. Sarrera librea aldez aurretik webgunean izena emanda.

Aipatzekoa da ‘Espacio Públic(itari)o’ erakusketa-proiektuaren barruan, Mario Paniegok azaroaren 27an, Black Friday-arekin batera, ekintza egin zuela Bilboko kaleetan eta Azkuna Zentroan, pantaila batzuen publizitatea hustea sustatuz.

Kokapena

Bilboko Alondegia
Arrikibar plaza, 4
Bilbo. Bizkaia