Punk gaualdia Arrasateko gaztetxean
Data
22.11.26 - 22.11.26
Lekua
Gipuzkoa - Arrasate

Azaroaren 26 gauean punk hitzordu garrantzitsu bat dago Arrasaten. Ez Donk Amaitu-k elkartearen ekimenez kontzertuak izango dira gaztetxean. Alde batetik RIP talde mitikoa gogora ekarriko dute, taldeak punk mugimenduan izan duen garrantzia aldarrikatuz. Bestetik, gaur egun punk musika bizirik dagoela oihukatuko dute, belaunaldi berriak badatoztela aipatuz. Gaueko 22.00etan hasita, 112, Kañeria 13, Pubic Enemy eta Perlata & Perlitak taldeak ariko dira zuzenean. Sarrerak gaztetxean bertan salduko dira bost euroko prezioan emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Punk mugimendua
Talde beteranoek eta hasiberriek osatuko dute gaualdiko afitxa, punk musikak iragana, oraina eta geroa izan, eta izango duela aldarrikatzeko. Guztira lau izango dira Arrasateko gaztetxeko agertokia hartuko duten taldeak. Horietako lehena Arrasateko 112 punk rock talde gaztea izango da. Denbora gutxi da bidea abaitu dutela, baino geroz eta leku gehiagotan jotzen ari da banda. Gaztetasuna dute, eta indarra. Kañeria 13 taldearen izena, berriz, letra larriz idatzi behar da Arrasateko eta Euskal Herriko punk historiaren liburuan. 90. hamarraldian aritu zen zuzenean Garagartzako punk-rock taldea, eta egun oso noizbehinka igotzen da agertoki gainera. Larunbateako hitzorduan ez dute kale egingo, eta taldearen ereserkiak entzuteko parada izango da.
Gaualdiko hirugarren taldea Madril hiritik dator. Azken boladan kontzertu ugari eskaintzen ari da Public Enemy taldea gurean, eta toki bat egiten ari dira jaialdi eta zirkuitu undergroundean. Laukoteak ‘Bad Blood’ diskoa ekarriko du besapean, taldearen estudioko lehen emaitza luzea. Gaueko beste une gogoangarri bat Perlata & Perlitak taldearen emanaldia izango da. Duela aste batzuk iragarri zuten RIP taldeko Txerra Bolinaga ariko dira aurrerantzean Perlata taldean bateria jotzen, eta orain emanaldi berezi bat prestatu dute egun honetarako. Set list berezia osatu dute larunbaterako, eta hainbat lankidetza izango dituzte agertoki gainean.
Kokapena
Arrasateko gaztetxea
Otalora lizentziatua
Arrasate. Gipuzkoa