Punkrocka eta borrokaren bidean, Iheskide zuzenean

Data

21.05.15 - 21.05.15

Lekua

Araba - Gasteiz

Iheskide

Iheskide talde bizkaitarrak estudioko disko berria kaleratu du egunotan, eta horrekin batera kontzertu bira abiatuko du Euskal Herriko areto ezberdinetatik.  Asteburu honetan Gasteizko Jimmy Jazz aretoan ariko da hirukoa zuzenean, non dagoeneko sarrera guztiak saldu diren jada. Ekainean berriz, Altsasuko Iortia Kultur Gunean ariko dira, eta Azpeitiko Soreasu Antzokian bisitatuko dute ere. Azken emanaldi hau Orkatz Elkartearen XXVIII. urteurrena ospatzeko ekitaldien barnean kokatzen da. Emanaldi hauetarako sarrerak dagoeneko salgai daude aretoen atari digitaletan.

‘Tinko gurean’ izena darama Iheskide taldearen disko berriak. Taldeak 17 urte bete berri ditu musika errepidean, eta tarte horretan estudioko sei disko grabatu ditu taldeak. ‘Tinko gurean’ diskoak bost urteetako etenaldia apurtzen du, non taldea agertokietatik at egon den. Etenaldi honetan, taldean aldaketak izan dira, eta lau kide izatetik, hiruko izatera igaro dira. Egun, Xaguk (ahotsa eta gitarra), Tronpik (baxua eta ahotsa) eta Ibaikok (Bateria) osatzen dute Iheskide.

Musikalki aurretik abiaturiko bidean sakontzen du bandak disko berri honetan, non punkrock erako doinuak diren nagusi zortzi kantuetan. Gitarra zorrotzak, base erritmiko trinkoak eta ahots melodiakoak dira taldearen indarguneak. Bide horretan, abestien letrei garrantzi  handia ematen die taldeak, hitzak, salaketa eta aldarrikapenak egiteko erabiltzen dituztelarik nagusiki.

Diskoa, Usurbil herriko Higain estudioetan grabatua izan da 2020 urteko haseran, eta Haritz Harreguy aritu da soinu teknikari lanetan.

Kokapena

Jimmy Jazz aretoa
Coronacion Virgen Blanca
Gasteiz. Araba

Loturak