Qvuerno eta Liher Errenteriako Niessen aretoan

Data

21.09.18 - 21.09.18

Lekua

Gipuzkoa - Errenteria

qverno

Kontzertu berezia emango dute Qverno eta Liher taldeek Errenterian. Zuzeneko emanaldi batean ezagutu ostean egin zuten adiskididantza bi taldeetako kideek, eta orain zenbait kontzertu batera emateko aukera izan dute. Madrilen elkarrekin aritu ziren, eta bueltan orain Euskal Herrian dira bi taldeak. Errenteriako Niessen aretoan arituko dira irailaren 18an, eta rockak presentzia handia izango du kontzertu osoan.

Qverno

Madrilen bizi diren musikari euskaldunek sortu zuten Qverno taldea. Morgan, Dinero, Trono de Sangre, Minor Empires eta Cobra taldeetan aritutako Alain Martinez (ahotsa eta gitarra), Fernando Moreira (gitarra), Javier Seisdedos (baxua) eta Ekain Elorza (bateria) dira Qverno. Eta rock gogorra egiten dute. Intentsitate handiko taldea da. Pandemia garaian kontzertu asko bertan behera geratu ostean, asmo berria daukate: beraiekin jo behar zuten taldeen bertsioak egitea. Asko euskaraz. Eta horietakoren bat entzuteko aukera izango dugu ziurrenik Oreretan.

Liher

Aski talde ezaguna gurean. Rocka egiten dute eta aspaldian jo eta jo ari dira, azken lanaren aurkezpen bira koronabirusak erabata izorratu ostean. ‘Hemen herensugeak daude’ izan da bereaien hirugarren lan luzea. Lan osoa. Komikia, bideoklipak, musika, zuzeneko emanaldi bereziak eta istorio oso bat landu duelako taldeak transmedia euskarri ezberdietan. 2015 Lide Hernando abeslariak bakarlari bezala hasitako proiektua, asko sendotu da gerora. Rock banda ohikoa da. Lide bera dago ahots eta gitarran, baina banda itzela dauka berarekin.

Kokapena

Niessen aretoa

Errenteria. Gipuzkoa

Loturak