R.M. Azkue literatura saria
2019/11/11 - 2019/12/20
Bilbo
Bizkaia
Lehiaketa
AIPAMENAK

R.M. Azkue Literatura Sarien deialdi berria abian da, Euskaltzaindiak antolatuta. Sarien xedea idazle gazteak literatura mundura erakartzea da, eta, beti bezala, bi genero sarituko dira: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila (2006, 2007, 2008 eta 2009an jaioak) eta B maila (2002, 2003, 2004 eta 2005ean jaioak).

Sarietara aurkez daitezke euskaraz idatziriko narrazio zein olerki lanak, egilearen bizilekua edo nazionalitatea edozein izanik. Lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izan behar dira, eta ez dira onartuko beste lanen itzulpenak edo moldaketak.

Lanak makinaz alde batetik idatzirik aurkeztuko dira, folio edo A4 neurriko orrietan, eta hiru kopia bidali beharko dira Akademiak Bilbon duen egoitza nagusira (Plaza Barria, 15). Lanak aurkezteko epea abenduaren 20an amaituko da. Epaimahaikoen erabakiak 2020ko martxoaren 13a baino lehen iragarriko dira.

Berrikuntza gisa, deialdi honetan 500 euroko saria emango zaio lehiaketara ikaslerik gehien aurkezten duen ikastetxeari.

KOKAPENA
Plaza Barria, 15
Euskaltzaindia
Bilbo
Bizkaia