Ramiro Pinilla eleberri laburren lehiaketa
2018/10/22 - 2019/02/01
Getxo
Bizkaia
Ramiro
AIPAMENAK

Ramiro Pinilla II. Eleberri Laburren lehiaketa abian da. Bilbon jaio baina urte ugari Getxon egin zituen idazlearen memoria mantendu eta literatur sorkuntza bultzatu nahi ditu Getxoko Kultur Etxeak lehiaketarekin. Horrekin batera, Txiki Baskardo II. Haur Kontakizunen Lehiaketa ere abiatu du, DBHko 1. mailako ikasle getxoztarren artean

Euskarazko zein gaztelaniazko lanak aurkeztu ahal izango dira, 80 eta 120 orrialde arteko luzerarekin. Testuak jasotzeko epea 2019ko otsailaren 1ean amaituko da. Abuztuaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko du epaimahaiak bere erabakia, eta sariak irailaren lehen hamabostaldian emango dira.

Bestalde, eleberri laburren lehiaketaz gain, Txiki Baskardo II. Haur Kontakizunen Lehiaketa ere abian da, DBHko 1. mailako getxoztar ikasleen artean literatur sorkuntza sustatzeko asmoz. Parte hartzeko bi modalitate egongo dira: ikastetxeen bitartez edo nork bere kabuz. Bi kasuetan finalean parte hartuko duten hautagaiak aukeratuko dira.

KOKAPENA
Getxo
Bizkaia
OSAGARRIAK