‘Ricardo Ugarte de Zubiarrain. Itsasbide eskultorikoa’
2018/06/08 - 2018/09/30
Donostia
Gipuzkoa
Ugarte
AIPAMENAK

Ekainaren 8tik irailaren 30 arte ikusgai egongo da Donostiako Untzi Museoan ‘Ricardo Ugarte de Zubiarrain. Itsasbide eskultorikoa’ izeneko erakusketa. Ekintza honen bidez, Untzi Museoak Ricardo Ugarte Zubiarrainen ekoizpen artistikoaren zati bat biltzen du, itsasoari lotutako obraren zati bat, zehazki.

Erakusketan, eskultura eta obra grafikoen bidez, Pasaiako eskultoreak kontakizun bat osatzen du askotariko itsas elementuekin: mutiloiak, aingurak, txopa gazteluak, brankak, belak... ‘Ricardo Ugarte de Zubiarrain. Itsasbide eskultorikoa’ Donostiako portuan eta Museoko kanpokaldean jarri diren bi eskultura handirekin osatzen da.

KOKAPENA
Del Muelle Ibilbidea, 24
Untzi Museoa
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK