Rikardo Arregi Kazetaritza Saria: ‘30 urte, 10 mugarri’
2018/04/16 - 2018/06/15
Andoain
Gipuzkoa
Rikardo-arregi
AIPAMENAK

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak 30 urte betetzen ditu aurten, eta, urtemuga berezi hau ospatzeko, edizio berritu eta berritzailea prestatu dute Lakuako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak eta Andoaingo Udalak. Edizioa berezi honetan, batez ere, euskarazko kazetaritzak egin duten bide oparoa ospatu nahi dute antolatzaileek.

‘30 urte, 10 mugarri’ lelopean egingo den edizo honetan, hamar sari banatuko dira. Norbanakoen zein izaera juridikoa duten erakundeen esku egongo da hamar mugarri horiek proposatzeko aukera. Proposamenak ekainaren 15a arte aurkeztu ahal izango dira posta arruntez edo posta elektronikoz honako helbideetan: «XXX. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria. Andoaingo Udala. Euskara Zerbitzua. Goikoplaza, z/g. 20140, Andoain» edo euskarazerbitzua@andoain.eus.

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 30. edizioaren hamar sarituak urrian ezagutaraziko dira, 30. urtebetetzea ospatzeko jai batean.

KOKAPENA
Andoaingo Udala
Andoain
Gipuzkoa