Roke Deunaren jaiak Portugaleten
2019/08/09 - 2019/08/17
Portugalete
Bizkaia
Roke_deuna
AIPAMENAK

Roke Deunaren omenezko jaiak abuztuaren 14tik 17ra bitartean ospatuko dira Portugaleten.

Mota askotako ekitaldiak biltzen dituen egitaraua osatu dute aurten ere, hala nola: erdi aroko azoka, txupinazoa eta danborrada (14ean); gazteentzako jarduerak, gastronomia txapelketa eta Fangoria taldearen kontzertua (15ean); Roke Deunaren prozesioa, Euskal Jaia eta su-festa (16an); pilota partida, nasapuntakoa lehorretik eta jaien amaierako agurra (17an).

Horrez gain, motorrak berotzeko hainbat ekintza egingo dira hilaren 9tik 13ra bitartean: KOP eta Non Servium taldeen kontzertuak (9an); Yogurinha Borova Show (10ean); V. Kronoeskalada (11an) edo gazte eguna (13an), adibidez.

KOKAPENA
Portugalete
Bizkaia