Sagardo Berriaren Eguna
2020/01/15

12:00 - 20:00

Astigarraga
Gipuzkoa
Sagardo_naiz
AIPAMENAK

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 15ean XXVII. Sagardo Berriaren Eguna ospatuko da 2020ko txotx denboraldiari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko. Izarok irekiko du denboraldia, lekukoa hartiz honako hauei: Miguel Indurain, Jose Luis Korta, Juan Mari Arzak, Karlos Argiñano, Ainhoa Arteta edota Olatz Arrieta.

Astigarragako Alorrenea sagardotegian izango da. Sagardoetxean sagarrondoa ekimen sinboliko gisa landatzeaz gain, hitza hartuko du Izarok, bai eta aurtengo lehenengo «txotx!» ozen entzunarazi ere.
27. edizioa da aurtengoa.

12etan hasiko da ekitaldia, Astigarragako Alorrenean. Ospakizunarekin batera uzta berriaren inguruko informazioa emango da bertan.

Egitaraua:

11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Sagardoetxean.


12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2019ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.


12:45: Gonbidatuak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.


13:30: Txalapartarien deiarekin batera sagar dantza dantzatuko da Alorrenea sagardotegian, eta ondoren, sagardogileek gonbidatua soka dantzan parte hartzera lagunduko dute lehen kupela irekitzeko.


13:45: Alorrenea sagardotegian ‘Gure Sagardo Berria’ oihu eginda lehen kupela irekiko du gonbidatuak, eta honekin batera, 2020ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.

 

ORDUA

12:00 - 20:00

KOKAPENA
Kale Nagusia Kalea, 48, 20115
Sagardoetxea
Astigarraga
Gipuzkoa