San Antontxu Eguna
2018/01/18
Mungia
Bizkaia
Antontxu_carrusel
AIPAMENAK

Urtarrilaren 18an San Anton jaietako egun handiena da Mungian, San Antontxu Eguna ospatzen baita. Egun horretarako prestatutako programa zabalean abere, makineria eta landare erakusketa eta salerosketa azoka topa daitezke, urtero bertako eta inguruetako jendetza biltzen duena.

Odolkia osagai garrantzitsua da festa hauetan. Hala, Odolki eta lukainka lehiaketa izango da eta, gainera, bertara hurbildutako guztiek odolkia egiteko prozesua ikusi ahal izango dute zuzenan. Arratsaldean, berriz, pelota partidak ospatuko dira eta trikitalari eta fanfarreek eguna alaituko dute.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Mungia
Bizkaia