San Antontxu feria
2020/01/18
Mungia
Bizkaia
Antontxu
AIPAMENAK

Urtero bezala, urtarrilaren 18an, San Antontxu feria ospatuko da Mungian. Feria nagusiaz gozatu ahal izango dute bisitariek goizean zehar. Ferialekutik Foruen Plazaraino bertoko produktuen erakusketa eta salmenta-postuak egongo dira jarrita: indabak, gazta, txarkuteria, gozogintza, kontserbak, barazkiak, ortuariak eta fruta, besteak beste.

Ferialekuan ganaduen erakusketa eta salmenta gunea kokatuko da. Ganaduaz gain, makineria, erreminta, fruta-arbola eta landare apaingarriak ikusi eta erosteko aukera egongo da; eta, animaliak gustuko dituztenentzat, ganadu arrazen gaineko ezaugarrien azalpenak eskainiko dituzte bertan, goizean.

Euskal Pizkundearen Etorbidean jarrita egongo den karpan, Odoloste eta txorizoen sariketa egingo da. Goizean, epaimahaiko kideek odoloste eta txorizoak dastatuko dituzte eta, eguerdian, berriz, aurreskuak sarrera emanda, sari banaketari ekingo zaio.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Mungia
Bizkaia