San Fermin maratoia
2018/06/16

‘Kiliki’: 19:10.
‘Pobre de mí’, ‘Peñas 42K/4’, Txupinazo, Fiesta: 20:00.

Iruñea
Nafarroa
Sanferminmaraton
AIPAMENAK

Ekainaren 16an egingo da 5. EDP San Fermin Marathoia. Egutegia bost lasterketarekin osatuko da, 42 kilometroko lasterketaz gain, beste lau proba korrituko baitira Iruñeako kaleetan barrena. Lehen lasterketa, ‘Kiliki’ deiturikoa, arratsaldeko 17:15ean hasiko da eta gainontzekoak 20:00etan.  

Ibilbide laburrena duena lasterketarekin hasiko da ezohiko proba hau. ‘Kiliki’ deituriko lasterkatan parte hartzen dutenek bost kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Gaztelu plazatik abiatuta.

Gainontzeko lau lasterketak ere plaza beretik abiatuko dira baina kasu honetan arratsaldeko 20:00etan. ‘Pobre de mi’ lasterketaren korrikalariek maratoia korritu behar dute, hau da, 42, 195 metro 10,5 kilometro dituen zirkuito batean, eta helmuga zezen plazan egongo da.

Distantzia berdina, baina lau partaideren artean txandaka egin beharko dute ‘Peñas 42K/4’ lasterketako partaideek. Laukoteak gizonezkoenak, emakumezkoenak edo mistoak izan daitezke eta korrikalari bakoitzak 10,5 kilometroko zirkuitoari buelta bat eman behar dio. Lekukoaren eskualdatzea Gaztelu plazan egin behar da. Maratoi erdia korrituko dute ‘Txupinazoa’ lasterketa aukeratzen duten kirolariek, hau da 21 kilometro. Gaztelu plazatik abiatuta, bi buelta emango dizkiote 10,5 kilometroko zirkuitoari.

‘Fiesta’ lasterketan parte hartzen dutenek, azkenik, itzuli bakarra eman beharko diote 10,5 kilometroko zirkuitoari.

Izen ematea http://www.edpsanferminmarathon.com webgunean egin behar da.

ORDUA

‘Kiliki’: 19:10.
‘Pobre de mí’, ‘Peñas 42K/4’, Txupinazo, Fiesta: 20:00.

KOKAPENA
Gaztelu plaza
Iruñea
Nafarroa