San Sebastian Eguna: danbor hotsak
2018/01/19 - 2018/01/20
Donostia
Gipuzkoa
Tamborrada
AIPAMENAK

Urtarrilaren 20an, 00:00etan puntu-puntuan, donostiarren egun berezienetakoa abian jarriko da, Donostiako Danborradaren hotsekin batera. Hiriko Alde Zaharreko Konstituzio Enparantzan hasiko da jaia, Banderaren Igoerarekin. Eta 24 orduz ez dira isilduko danbor hotsak hirikokaleetan zehar.

Urtarrilak 20an, egun osoan zehar, ospakizunak egongo dira Donostiako keleetatik zehar, Haurren Danborrada, esaterako. Eguerdiko 12:00etan haur guztiek San Sebastián Martxa joko dute Danbor Nagusiaren zuzendaritzapean. Era horretan desfileari hasiera emango zaio. Bertan Sarriegi maisuaren melodiak interpretatuko dituzte: Diana, Iriyarena, Polka, Erretreta eta Tatiago.

Jakina da nork jasoko duen aurten Urrezko Danborra: Richar Oribek.

Haurren danborradan zehazki 8.046 umek hartuko dute parte eta Easo Ederraren karrozak alkate andrearen irudia sartuko du lehen aldiz. Urtarrilaren 20an 49 konpainia egongo dira, 42 ikastetxe eta elkartetako 4.995 ume bilduko dituztenak. Bestalde, 3.015 ume arituko dira 19an eta 20an hiriko auzoetan desfilatzen.

San Patricio ingeles ikastetxeko ikasleek bikote hauek antzeztuko dituzte: batelera eta arrantzalea, Donostiako herritarrak, inudea eta artzaina, irulea eta merkataria eta urketaria eta mandazina. Zentro horren ikasleek Jenerala eta Laguntzailea ere antzeztuko dituzte. Danbor Nagusia, berriz, Ibai Ikastolakoa izango da

Helduen danborradari dagokionez. 143 danborrada aterako dira aurten. iaz baino hiru gehiago.


KOKAPENA
Hiriko kaleetan
Donostia
Gipuzkoa