Sanbalendin Jai berezia
2020/02/16
Zeanuri
Bizkaia
Acordeon1
AIPAMENAK

Zeanuriko Eleizondo auzoak Sanbalendin Jaiaren edizio berri bat hartuko du otsailaren 16an, Piedadea eliza inguruan.

Goizeko 11:30ean hasiko da egitaraua, Andra Mari parrokian egingo den mezarekin. Ondoren Sanbalendinen irudia bizkar gainean helduta prozesioa egingo da.

12:15ean Piedadeko artearen neurketa egingo da 62. urtez. Amaitzean hurrengo urteko maiordomoari agiri liburua eta ermitako giltzak emango zaizkio.

Amaitzeko, 12:30ean, barauskarria eskainiko da, urdaiaz, ardoaz eta pamitxeaz osatutako hamaiketakoa.

Goiz osoan zehar herriko txistulariak eta bertsolariak izango dira giroa alaitzen.

KOKAPENA
Eleizondo auzoa
Zeanuri
Bizkaia