Hazien bedeinkapena Santa Engrazi Egunean
2018/04/16

11:00.

Segura
Gipuzkoa
Engrazi
AIPAMENAK

Apirilaren 16an Segurako Santa Engrazi Eguna ospatuko da. Antzinako usadioa da jaiaren ospakizuna, izan ere, baserritarrek, apirilak 16an, Santa Engrazi egunean, ereiten dute. Hazien bedeinkapena orain dela 400 urtetik ospatzen da.

Ospakizunak Santa Engrazi Baselizaren atarian izango dira, goizeko 11:00etatik aurrera. Ordu horretan erritoa ospatuko da. Bakoitzak babarrunak, artoa, azenarioak… zestoetan eramango ditu festan parte hartzeko eta, ondoren, meza izango da.  Salda beroa ere izango da bertara gerturatzen diren guztientzat.

ORDUA

11:00.

KOKAPENA
Segura
Gipuzkoa