‘Sarean kateatuak’
2018/04/13

19:00.

Portugalete
Bizkaia
Sareak
AIPAMENAK

Apirilaren 13an, ‘Sarean kateatuak’ antzezlana ikusteko aukera egongo da Portugaleteko Santa Clara kultur zentroan.

Olatz Beobidek, Belen Cruzek eta Amaia Lizarraldek osatzen dute Nomofobikak taldea. 2016ko Donostiako Poltsiko Antzerki Sorkuntzako lehen saria jaso zuen ‘Sarean kateatuak’ lanak.

Nomofobia aitzakitzat hartuta, hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo diote aurre. Hasteko, elkarrekin test bat egiten dute menpekotasuna zenbatekoa den neurtzeko eta ondoren, gizartean hain hedatuta dagoen gaitz hau kasu ezberdin ugaritan ikusteko parada izango da: ogibide ezberdinetako langileek, umeek, nerabeek, adineko emakumeek, batzuetan sketch tankeran eta bestetan bakarrizketa gisa, euren bizipenak aurkeztuko dituzte.

ORDUA

19:00.

KOKAPENA
Casilda Iturriza 10
Santa Clara kultur zentroa
Portugalete
Bizkaia