Seaska babesteko manifestazioa
2018/07/14

12:00.

Bilbo
Bizkaia
Seaska
AIPAMENAK
Ikastolek antolatuta, Macronen Hezkuntza Ministerioaren «eraso zuzenari» erantzuteko elkarretaratze bat egingo da uztailaren 14an, frantziar Estatuaren ospakizun egunean hain zuzen, Bilboko kontsulatu frantsesaren atarian. Dei zabala egin diote jendarte osoari eta instituzioei, tituluak arriskuan jarriz euskaraz bizitzeko hautua egin duten Seaskako ikasle eta gurasoak babesteko.

Donostiako Ikastolen Etxean egindako agerraldian Seaskak azaldu zuen urteetako lanari esker, «berebiziko hazkundea» bizi duela azken ikasturteetan. Hala, jaiotza tasek behera egin duten arren, Seaskako matrikulazioak gora doaz eta ikastola gehiago ireki dituzte. «Pozteko datuak dira», baina frantziar Gobernuarentzat «kezkagarriak». Horregatik irakasle postu gehiago ez ematea eta brebetean euskaraz egindako azterketak ez zuzentzeko erabakia.

Dei zabala egin diote jendarte osoari eta instituzioei, tituluak arriskuan jarriz euskaraz bizitzeko hautua egin duten Seaskako ikasle eta gurasoak babesteko. Larunbat eguerdirako jarri dute hitzordua, Bilbon, frantziar kontsulatu aitzinean (12.00etan, Iparragirre kaleko 26. zenbakian). Horretaz gain, uztailaren 28an, Tourra Euskal Herritik pasatuko den egunean, ikastolen «presentzia eta salaketa» segurtatuko dituztela iragarri dute ikastolek. Heldu den ikasturtea ere protesta artean hasiko dute, lehenbiziko egunetik, behar dituzten irakasle postuak lortzeko eta brebeta euskaraz lasaitasunez egin ahal izateko.

ORDUA

12:00.

KOKAPENA
Iparragirre, 26
Frantziar kontsulatu aitzinean
Bilbo
Bizkaia