Sei Urte eta Birkit Kafe Antzokiko ostegunetan

Data

22.06.23 - 22.06.23

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Laukote formatoan taularatuko da Birkit banda
Laukote formatoan taularatuko da Birkit banda (Aitziber Orkolaga)

Ikasturtea amaitzen ari da, eta ikasleen jaiak ere bai. Bilboko Kafe Antzokia urteetan, ikaslen topaleku ere bada. Gazteenak biltzen dira ostegunetan, eta sarritan kontzertuak bukatu eta ilada handiak egoten dira kanpokaldean, barruan jarraitu behar duen festarako. Ostegun honetan ateak zabalik izango ditu Sei Urte eta Birkit abeslariaren kontzertuak. Doakoa izango da eta formatu honetako azkena ziurrenik –ikasturteari dagokionez–, eta asteburu honen ostean, abuztuko aste nagusira bitarte ez dago kontzertu gehiago iragarrita Kafe Antzokiko agendan. Oporraldia, barruko emanaldiei dagokienean.

Sei Urte

Berrizko taldeak berriki plazaratu du beraien azken lana: ‘Cabo Cañaberal’. Eta ahal duten guztietan jotzen ari dira pandemiaz geroztik. Ibilbide luzeko taldea osatzen dute Elortza anaiek –hiru kide banda berean– eta bide horretan, hainbat lan plazaratu dituzte. Lehenengo maketa 1998an plazaratu zuten, sei urte lehenago Izurrai taldea sortu zutenek. Sei Urte izena horri dagokio, batera jotzen zeramaten urte kopurua zenbatuta. Baina 2002. urteko Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi ostean, hasi ziren diskoak publikatzen. 2003an atera zuten ‘Bapatean’ lana, eta geroztik beste zortzi disko gutxienez kaleratu dituzte, tartean Durangon grabatatutako ‘Plateruena zuzenean’ 2007an edo ‘Elkar estudioa sesioak’ 2014. urtean.

Birkit

Birkite Alonsok 2017an bakarlari gisa hasitako proiektua da Birkit. Aurretik beste musika taldeetan ibilia bazen ere, bakarkako bidean ospe dexente lortu du euskal musikaren giroan. 2017an bertan ‘Emen’ lehen lana plazaratu ostean, iaz Zarauzko Fidelenea estudioan murgildu zen Mikel Kazalisekin, eta ‘Inertzia’ diskoa izango zena grabatu eta ekoiztu zuten. Aspaldion banda batek laguntzen du Birkit eta zuzenean emakumezko bakarlari eta talde atzerritarren folk eta rock independentetik edandako eraginek aintzinako noise eta melodiekin, bere ikuspegi propioa lantzen du, egungo euskal eszenan tokitxoa eginez.
    

Kokapena

Kafe Antzokia
Kafe Antzokia
Bilbo. Bizkaia

Loturak