Sestaoko Sagardo Eguna
2018/05/13

10:00 - 13:00

Sestao
Bizkaia
Sestao
AIPAMENAK

Maiatzaren 13an, Sagardo Eguna ospatuko da Sestaon, San Pedro plazan jarriko duen sagardotegian sagardoa dastatu eta sagardotegietako ohiko bazkaria egiteko aukera egongo delarik.

Goizeko 10:00etatik aurrera artisau eta ekoizleen azoka egongo da plazan eta 11:30ak aldera Txotx!-a egingo da ‘Ongi etorri errefuxiatuak’ plataformarekin eta Sestaoko Arriskugari Dantza Taldeak eskainiko duen ohorezko aurreskuarekin.

Txotx!-aren ondoren, kupela eta saltokia irekiko dira eta bertan bakailao-tortilla dastatzeko edota erosteko aukera egongo da. Goiz guztian zehar, kale-animazioa eta musika egongo dira plazan, eta amaitzeko, 13:00etan, txuleta, tortilla eta sagardoa eskainiko dituen jantokia zabalduko da.

ORDUA

10:00 - 13:00

KOKAPENA
San Pedro Plaza
Sestao
Bizkaia