Sick Off It All New Yorkeko hardcore taldea Gasteizen
Data
22.06.24 - 22.06.24
Lekua
Araba - Gasteiz

New York hirian 80. hamarkadaren erdian sortutako hardcore talde ezaguna da Sick Off It All. Hurrengo hamarkadan, hardcoreak bultzada berezia izan zuen, eta SOIA taldeak ere nazioartean sekulako oihartzuna izan zuen. Geroztik, gelditu gabe, eta beti bezain azkar ari dira kontzertuak ematen. Asteburu honetan Euskal Herrian izango dira kontzertu bakarrean, eta Gasteizko Jimmy Jazz aretora ingurutako dira hardcore zale guztiak. Aurretik, Tudetuz talde gasteiztarrak bere doinuak eskainiko ditu. Erritmo azkarreko gau bizia izango da sanjuan suen biharamunekoa. Gaurik azkarrenean, ziurrenik. Sarrerak dagoeneko salgai daude 22 euroen truke Jimmy Jazz aretoaren atari digitalean.
Sick Off It All
Hardcoreak izen asko eman ditu azken hamarkadetan, baina SOIA siglek biltzen dutena, hardcorearen historia ere bada, historia bizi bizi eta azkarra. Bi minutuko abesti azkarretan bildu daitekena, hasi eta buka etengabe eta gelditu gabe ari den talde baten historia. Hardcorearen leiendak dira New Yorkekoak, baina mundu osoan ezagunak. Euskal Herrian ere, jarraitzaile asko ditu doinu azkarren eta erritmo bizien estiloak. Eta oraingoan, ozeanoaz bestaldetik hurbildutakoen abarora, hardcore zale ugari batuko da, dudarik gabe. Taldearen estudioko azken diskoa 2014 urtean kaleratu zen ‘Get Bronx’ izenpean.
Tudetuz
Tudetuz, Gasteizen sortutako hardcore banda bat da. 2018an sortu zuten Tubi abeslariak, Txasko bateriak eta Abu gitarrarekin. Hirukote zena, laukote bilakatu zen Cuesta baxua jotzera animatu zenean. Geroztik horrela ari dira. Erritmo azkarrak eta errepidean. Taldearen izen bereko lehen disko bat grabatu eta kaleratu dute Gilen Alcalde soinu teknikariaren esanetara, zortzi abesti guztira. Amorruz betetako abesti azkar, sendo eta gogorrak jorratzen dituzte.
Kokapena
Jimmy Jazz aretoa
Jimmy Jazz aretoa
Gasteiz. Araba