Smartkalea, hirirako ideia aurreratuen lehiaketa

Data

19.08.23 - 19.09.15

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

smartkalea

Smartkalea hirirako ideia aurreratuen lehiaketan parte hartzeko epea irailaren 15a bitartean luzatuko da.

Donostiako Udalak antolatuta, iraunkortasuna, berrikuntza teknologikoa, energia-eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea, hiriaren garapen ekonomikoa eta gardentasuna sustatzea du helburu, teknologia berritzaileak erabiliz beti.

Proiektu honek «lankidetza publiko-pribatu aktibo eta integralaren ereduari erantzuten dio, eta, bertan, hiriko eremu geografiko batean Smart ikuspegiarekin bizi diren agente ezberdinak hartzen dira». 

Aurkezten diren lanak honako baldintza hauek bete beharko dituzte: ideiak sor ditzakeen onura ekonomikoak (gastu publikoa murriztea, lanpostuak sortzea, turismo eta merkataritza arloko diru-sarrerak gehitzea...), onura sozialak (hiriko arazoetarako irtenbideak, ongizatea bultzatzea...) eta ingurumen arloko onurak (biodibertsitatea babestea, kutsadura murriztea, aldaketa klimatikoa...).

Guztira lau sari banatuko dira: lehenengoa (3.000 euro), bigarrena (2.500 euro), hirugarrena (2.000 euro) eta laugarrena (1.500 euro).

Kokapena



Donostia. Gipuzkoa

Loturak

Smartkalea