‘Soka’ erakusketa
2016/02/04 - 2016/10/30
Donostia, Hazparne, Bilbo eta Donibane Lohizune
Lapurdi y Bizkaia
Soka
AIPAMENAK

Donostia, Hazparne, Bilbo eta Donibane Lohizune izango dira ‘Soka’k, euskal dantzaren inguruko erakusketak, bisitatuko dituen udalerriak. Euskal Kultur Erakundeak (EKE) ekoitziriko erakusketak euskal dantzaren inguruko eduki ezberdinak eskainiko ditu.

Erakusektan 400 ilustrazio baino gehiago egongo dira ikusgai (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak eta abar). Artxibo horiei euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz eginak izan diren bideo sorkuntzak gehitu behar zaizkie. Ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak eta kuadro numerikoak baliatuak dira edukien aberastasuna bisitarien esku uzteko.

Egitaraua:

2016ko otsailaren 4tik apirilaren 3a arte: Donostia (Koldo Mitxelena kulturunea).

2016ko apirilaren 9tik maiatzaren 8a arte: Hazparne (Mediateka).

2016ko uztailaren 2tik abuztuaren 28a arte: Bilbo (Euskararen Etxea).

2016ko urriaren 1etik 30era: Donibane Lohizune (Ducontenia).

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Donostia, Hazparne, Bilbo eta Donibane Lohizune
Lapurdi y Bizkaia